Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pello Arrietak eta Javier Elorzak argitaratu dute, elkarlanean,
Elgoibar. Garai gatazkatsu baten kronika. 1765-1825 izenburuko liburua.
Urte horietan lurralde gatazkak eta liskarrak izateaz gain, gerrak eta
inbasioak ere jasan zituen Elgoibarrek eta horien kontakizuna ere egin
dute, hein handi batean Ignazio Bartolome Muguruza Iriondo pertsonai
ilustreak bere garaian Madrilera bidalitako agiri grafiko baten
arrastoan egindako ikerketa-lana baliatuta.
Hilaren 26an, barixakuan, aurkeztuko dute liburua, Musika eskolako auditoriumean (19:00), baina aurrez hainbat argibide eman dizkigu Pello Arrietak.