Makina-erremintaren etorkizuna irudikatu dute IMHn

elgoibarren.net 2014ko azaroaren 7a

Makina-erremintaren mendeurrena ospatzeko urte osorako egitaraua prestatu zuen Elgoibarko Udalak. Sektorearen iraganari eta orainari buruzko ekintzak antolatu eta gero, makina-erremintaren etorkizunaz eta sektoreak dituen erronka nagusiez hausnarketa egin dute, gaur (azaroak 7), Makina-erremintaren eta industriaren etorkizuna Euskadin izeneko hitzaldi sortan, IMHn. Jardunaldi osoa bideoan jaso dute antolatzaileek.