Bizkotxo tarta erraldoia egiteko 510 arrautza, 24 kilo azukre, hamabi kilo eta erdi irin eta 25 litro esne beharko dituztela kalkulatu dute gozogileek. Sei laguneko taldea baino handiagoa topatuko du lanean zapatuan 17:00etatik aurrera Kalegoen plazara gerturatzen denak.
•Pastelak taldea

•44 bat bizkotxo tarta
Pastelak taldeak ez du berez elkarte izaerarik; gehiago da tarteka hitz egiteko eta elkarrekin gauzak egiteko batzen den taldea. Pastelgintza artisaua sustatzeko ekin zioten pastel erraldoiak egiteari, eta biharkoa kalean egingo duten hirugarrena da. Donostian egin zuten aurrenekoa, arraun itxurako tarta handi bat, eta Azpeitian bigarrena, sagar tarta erraldoia. Bi kasu horietan lanik handiena pastelgintzako lantegian egin zuten, nork bere partea, eta kalean bukatu zuten gero. Hala egingo dute zapatuan Elgoibarren ere. "Lana banatu egingo dugu. 44 bat bizkotxo tarta egin behar dira, 30x20 tamainakoak, eta horiek banatu egingo ditugu. Gure eguneko lanak bukatutakoan egingo ditugu horiek, eta zapatu arratsaldean bost edo sei pastelgile ariko gara horiek mahaietan jarri, gorringoa zabaldu, azukrea bota eta erretzen".