Auzolan eguna, martxoaren 1ean

Morkaiko 2014ko otsailaren 17a

Kaixo lagun mendizale, gogoratu datorren martxoak 1ean, zapatuan, Sargoateko iturriko lanak bukatzeko auzolan eguna antolatu dugula. Lanerako eta ondo pasatzeko prest dagoen edonorentzat da deia.

  Plana honakoa da:
  • Ordua: 8:00etan.
  • Lekua: IMH-ko tenis pistaren ondoan (kotxeak antolatuko ditugu Sargoatera igotzeko)
  • Hamarretakoa: jana eta edana, indarrak berreskuratzeko.

1706636989140 Auzolan eguna, martxoaren 1ean

Aurretik izena ematea eskertuko dizuegu, lanerako materialaren eta jan-edanaren aurreikuspenak egiteko. morkaiko@morkaiko.net helbidera bidali e-posta bat edo etorri Errosario kalean dugun lokalera, astelehenetan edo ostegunetan 19:00etatik 20:30etara.
Gogoratu proiektuari eta Sargoateko Iturriari buruzko informazio gehiago: http://www.morkaiko.net/sargoate-iturria/
Animatu zaitezte!! Elkarlanean ondo pasatuko dugula ziur gaude!!