30+10 mintegiaren zortzigarren ekitaldiko bideoak sarean jarri dituzte

elgoibarren.net 2013ko abenduaren 19a

Enpresa eta erakundeentzat baliagarriak izan daitezkeen euskarazko zerbitzu eta esperientziak azaldu zituzten, besteak beste, joan den urriaren 23an IMHn, zortzigarren urtez jarraian antolatu zuten 30+10 mintegian. Eta, orain, Interneten jarri dituzte hango bideoak eta edukiak, nahi duen orok ikus ditzan.


 Joan den urriaren 23an enpresen hizkuntzen kudeaketaren inguruan 30+10 mintegia egin zuten Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan, eta orain, Interneten jarri dituzte egun hartan grabatutako bideoak eta edukiak. Sei hitzaldi, tailer bat eta bi mahai-inguru egin zituzten, eta, besteak beste, marka eta euskara lotzen dituen enpresak merkaturik ba al duen aztertu zuten, edo zenbat bezero potentzial dituen euskalduntasuna agerian duen produktuak.