
Sinuöse kolektiboak artista, ekintza eta proposamen desberdinak Elgoibarrera hurbiltzeko lanean dihardu azken urteotan. Urtean behin
Sotoko Hotsak izeneko ekitaldia antolatzeaz gain, hilean behin kontzertu bat antolatzen dute Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Azken horien barruan, saio berezia prestatu dute abendurako, Napoka Iria taldearen kontzertua. Elgoibartik eta Eibartik datorren bikoteak etxean aurkeztuko du argitaratu duten azken diskoa, 'Arnasten ikasteko berriz' izenekoa. Lan berriaren ekoizpenak denbora eta dedikazioa behar zituela-eta, estudiotik pasa ostean, joan den
irailean argitaratu zuten lan berria.
•Bideoklipa: David Zabalak zuzendutako Nik ere abestiaren bideoklipa: