Herrira-ren kontrako operazioa salatzeko elkarretaratzera deitu dute

elgoibarren.net 2013ko irailaren 30a

Guardia Zibilak Herrira mugimenduaren aurkako operazioa egin du Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Hernanin Eloy Velasco epailearen aginduz. Hemezortzi lagun atxilotu dituzte momentuz eta Herrira-ren egoitzak ixteko agindua eman du epaileak. Elgoibarren Herrira-ren aurkako operazioa salatzeko elkarretaratzera deitu dute, 19:00etan Kalegoen plazan.

 

 Ezker abertzaleko presoen aldeko plataforma da Herrira. Gaur goizean abiatu du Guardia Zibilak herri mugimenduaren aurkako operazioa, eta 10:30ak inguruan sartu dira Guardia Zibileko agenteak Herrira-ren egoitzetan. Bilboko, Hernaniko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan sartu dira, eta 18 pertsona atxilotu dituzte, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak baieztatu duenez.

Informazio osoagoa:
Lotura duten albisteak: