
•Gazteek gazteentzako egindako proiektua
Ikerketa-ekintza proposamen honetan hamabost gazte ikertzailek beraien inguruko beste hogei gazteren ohiturak ikertuko dituzte. Elgoibarko baliabideen erabilera, gazteen partaidetza, beharrak eta interesak aztertuko dituzte, besteak beste. "Ezjakintasun handia dago gazteen aisialdiaren inguruan", esan du Aitor Guisasola Manahmanako kideak. Ikerketa honi esker, gazteen ohiturak ezagutuko dituzte. Ikerketa kualitatiboa egingo dute, eta, diagnosia amaitu ostean ateratako ondorioek gazteria politika berriak diseinatzeko edo gazteentzako ekintza egokiak antolatzeko balioko dute. Azken batean, Gaztemapping egitasmoaren bidez gazteak motibatu eta aktibatu nahi dituzte.
Lehen batzarreko argazkiak:
|
|
|
|
|
|
∞Lotura duten albisteak:





