LOMCE legeari buruzko hitzaldia

elgoibarren.net 2013ko ekainaren 5a

Kalamua guraso elkarteak antolatuta, Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE) izango dute eztabaidagai, gaur (ekainak 5), Inazio Bereziartua Musika eskolako auditorioan. 18:00etan hasiko Jose Ignacio Wert (ondoko argazkian) Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak bultzatutako hezkuntza-erreforma legearen inguruko hitzaldia.


  Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroaren hezkuntza-erreforma {Espainiako LOMCE legea} onartu zuen, joan den maiatzaren 17an. Bazterrak harrotu dituen legearen inguruko hitzaldia antolatu du, hain justu ere, Kalamuak, Elgoibarko Herri Eskolako gurasoen elkarteak. 18:00etan hasiko da musika eskolan.

 

*Argazkia: abc.com