Azken egunak Atxutxiamaikaren uztailerako eskaintzan izena emateko

elgoibarren.net 2013ko ekainaren 5a

Ekainaren 7a, barixakua, izango da azken eguna Atxutxiamaikak uztailerako prestatu duen eskaintza berrietan izena emateko. Hoien berri eman du Naiara Martin Atxutxiamaikako arduradunak, goiko bideoan. Era berean, Atxutxiamaikaren kantuaren karaoke-bertsioa prestatu du aisialdi taldeak.


1706637513200 Azken egunak Atxutxiamaikaren uztailerako eskaintzan izena emateko

Udaleku itxiak antolatu zituen Elgoibarko Izarrako aisialdi taldeak LH3-6ko umeentzako baina hainbat arrazoi tarteko bertan behera geratu dira udalekuak. Horregatik, Atxutxiamaikak goiz eta arratsalde-pasak eta pare bat eguneko egonaldi motzak antolatu ditu.
“Gustu eta aukera guztietarako planak” prestatu ditu Atxutxiamaikak Uztailerako. Tartean, LH3-6koentzat goiz-pasak, arratsalde-pasak eta egonaldi motzak antolatu ditu. Promoziorako prestatutako kartelean (alboan) daukazue irteera bakoitzaren informazioa.
  • IZEN-EMATEA: Internet bidez hemen klik eginda, edo Elgoibarko Izarraren ubitarteko bulegoan egin daiteke ekainaren 7a bitartean. (Edozein zalantza izanez gero idatzi atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.com helbidera edo deitu 943 741 626 zenbakira.)

 

Atxutxi karaokea prest

Atxutxiamaikaren kantuaren karaoke-bertsioa prestatu du Atxutxiamaikak. kantaren letra oraindik buruz ez dakienak ikasi dezan.