Ekingune elkartea aurkeztuko dute gaur

elgoibarren.net 2013ko ekainaren 4a

 
Ekingune, Debabarrenako ekintzaileen arteko lankidetza eta sustapenerako elkartea aurkeztuko dute gaur, ekainak 4, 19:00etan, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Gaurko aurkezpena irekia da, hau da, edonor joateko modukoa.

 

 Enpresa sortu berrien beharrizainei erantzuna emateko sortu zuten Ekingune. Elkarte "pribatu, independente eta irabazi asmorik gabekoa" da, eta Debabarrenako ekintzaileen interes ekonomikoak eta sozialak defenditzen ditu.