Lasterketaren amaieran pozik zegoen Maiora egindako “lasterketa handiarekin” eta baita egindako markarekin ere. Ez da gutxiagorako, mundu mailako puntako atletek bakarrik hartu zioten-eta aurrea korrikalari mendaroarrari. Mendi lasterketetako egungo txapelduna, Emilie Forsberg suediarra izan zen azkarrena emakumezkoetan, 4.48:12ko denbora eginda; harengandik minutu eta 43 segundora sartu zen helmugan Nuria Picas. Kataluniarrak, atzetik aurrera eginez, helmuga marra bertan kendu zion bigarren postua Stevie Kremer estatubatuarrari (4.58:49). Laugarren postuan Aizkorriko maratoia behin baino gehiagotan irabazi duen Emanuela Brizio sailkatu zen, 4.56:10 denbora eginda. Italiarrarengandik minutu eta 32 segundora sartu zen helmugan Maite Maiora (4.57:42). Honenbestez, lehen emakume euskalduna izan zen helmugan. Emakumezkoen kategorian lasterketa irabazteko faborito nagusia zen Oihana Kortazar elgetarrak {2012ko proba berak irabazi zuen}, bertan behera laga zuen proba.
|
|
•Kilian Jorneten seigarren garaipena
Gizonezkoetan, Kilian Jornetek seigarren aldiz irabazi zuen Zegama-Aizkorri. 3 ordu eta 54 minutu behar izan du ibilbide guztia bukatzeko, eta haren ondoren sartu zen helmugan Luis Alberto Hernando, 12 segundora. {Hernandok Mendaroko mendi lasterketaren estreinako edizioa irabazi zuen, 2011n}. Podiuma Tadei Pivk-ek osatu zuen.

•Gure ordezkarien emaitzak

BIDEOA: Arkaitz Iruretak honako bideoa osatu du Zegama Aizkorri mendi maratoian jasotako irudiekin.