Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Londreseko Euskal Etxeak gonbidatuta, Jon & Sugramas talde elgoibartarrak
kontzertua eman zuen, joan den zapatuan, Londresen. Euskal Rockaren
Gaua izeneko jaialdiaren barruan eskaini zuten kontzertua eta han jo
zuten abesti baten bideoa ere igo dute sarera, Led Zeppelin taldearen Communication breakdown abestiaren bertsioa, hain zuzen ere. (bideoa
dauka)
Londreseko Euskal Etxeak euskal musika eta artistak sustatu eta ezagutarazteko antolatzen dituen musika jaialdietako batean parte hartu zuten, joan den asteburuan, Jon & Sugramas taldeko kideek. Arrasateko Bitter Honey eta Londresko The Milk Bar taldeek ere jo Basque Rock Nigth – Live in London musika jaialdian.
Jon Gurrutxaga (ahotsa eta gitarra), Ruben Irigoyen (bateria) elgoibartarrek eta Miguel Laguna (gitarra) eta Iñigo Gorritxategi mutrikuarrek osatzen dute Jon & Sugramas taldea. Led Zeppelin taldearen Communication breakdown abestiaren bertsioarekin amaitu zuten Londreseko kontzertua. Ondorengo bideoan ikus dezakezue: