Desagertutako neska gazte baten kartelak agertu dira Elgoibarren

elgoibarren.net 2013ko urtarrilaren 9a

 Zornotzan desagertutako neska baten argazkiak agertu dira Elgoibarren, kaleko hormetan. Atzo goizetik falta zen neska etxean, eta ordutik bere bila ibili dira.  Ertzaintzak jakinarazi du, baina, 15:00ak aldera Durangoko ertzain etxean agertu dela neska, bere kabuz.