Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilabete inguruko haurra hil da asteon Elgoibarren, bat-batean. Gurasoak
senegaldarrak ditu, eta sorterrira eraman nahi dute txikiaren gorpua,
baina baliabideak falta dituzte. Hori dela-eta, Herri Eskolako Kalamua
guraso elkartekoek diru-bilketa kanpaina hasi dute herrian. Thiare
familiari lagundu nahi dionak bi aukera ditu diru-ekarpenak egiteko.
Kutxaren ondorengo kontu korronte honetan: 2101.0036.62.0013119979
Astigarragan, Pitxintxun, Doña Mercedesen eta Gloria okindegian jarri dituzten kutxetan dirua lagata.
Abenduaren 31ra arte bukatuko da diru laguntzak egiteko epea.