Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haur krosa jokatuko da bihar (abenduak 22) Mendaron. Herriko txirrindulari elkarteak
antolatu du, kirola ere euskaraz bizi daitekeela gogorarazteko, eta
dagoeneko 120 ume baino gehiagok eman dute izena ikastolan. Bihar bertan ere eman ahal izango da izena, lasterketa hasi baino orduerdi aurretik, Mendarozabalen. Bukaeran, txutxeak eta freskagarri eta domina bana jasoko dute parte-hartzaileek (ondoko argazkian).
Haur Hezkuntzako azkeneko mailatik hasi eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arteko ume guztiak deitu dituzte korrika egitera. Mendarozabalen jokatuko da krosa, 17:00etatik aurrera, eta mailaka arituko dira korrika haurrak.