Honako hauek dira CD Elgoibarko talde nagusira batu diren zazpi jokalariak: Gernika taldetik etxera itzuli den Andoni Gabilondo elgoibartarra, aurrez CD Elgoibarren jokatu izan duen Gaizka Melendez, Eibar B taldetik etorri diren Gayoso eta Del Olmo, Aurrera de Ondarroatik datorren Jon Burgoa eta beheko taldetik igo diren Jorge Martinez eta Unai Cabo. Dena dela, jokalari gehiago etor daitezke datozen asteetan, Haundiko entrenatzaileek hogeita bat edo hogeita bi jokalariko taldea osatu nahi dute-eta Hirugarren Mailari aurre egiteko.
Iaztik hona jarraitzen duten jokalariak, berriz, honakoak dira: Jorge Lope, Aitzol, Eneko Ormaetxea, Erik Polanco, Egoitz Zulaika, Aitor Bengoetxea, Kepa Osoro, Julen Landa, Imanol Rodriguez, Asier Larrea eta Barredo.
•Bergara eta Agiretxe entrenatzaile, Mintxetan

|
|
Argazkiak: Aitor Zabala.

