Iñigo Larizek errekor berria ezarri du Galdaramiñoko mendi lasterketan

elgoibarren.net 2012ko ekainaren 11

 
Iñigo Larizek irabazi zuen domekan Galdaramiñoko mendi lasterketa, Eibarko Urki auzoan, eta gainera, errekor berria ezarri zuen Galdaramiñoko tontorrean. 22:23 denborarekin, minutu batean ondu zuen lehengo marka.



Iñigo Lariz, Galdaramiñoko lasterketako irabazlea, helmugara ailegatzen.

Larizek 1:05:58 denbora behar izan zuen 15 kilometroko proba amaitzeko, eta 1:22ko aldea atera zion helmugan Joseba Plaza bigarren sailkatuari. Markinarra izan zen iazko irabazlea, eta aurten bigarren postuan amaitu zuen. Eta hirugarren lekuan etxeko beste korrikalari bat sailkatu zen: Jon Larrañaga mendaroarra, 1:12:31 denborarekin.
 Emakumezkoetan, bestalde, hirugarren postuan sailkatu zen Pilar Arriola elgoibartarra, 1:39:48 denborarekin. Arriolak txapela jantzi zuen Galdaramiñoko igoerako lehen bi edizioetan, eta laugarren honetan Aitziber Urkiola eta Maider Kortaren atzetik sailkatu da.

*Argazkiak: Edu Uribe.