Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xabier Euzkitzek Jesus Egiguren, PSE-EEko presidentea, elkarrizketatu du ETB1eko Bisitaria saioan. Egigurenek, bere jaioterrira, Aizarnara, eta Elgoibarreko Txillarre baserrira eraman du Euzkitze, eta Peio Rubio Txillarrerekin
batera, 2006ko su etenaren sukaldea gogoratu dute hirurek, han egin
zituen-eta elkarrizketak Arnaldo Otegirekin aurreko bake prozesuaren
aurretik. Egigurenek, besteak beste, Arnaldo “bengantza politikoagatik”
dagoela kartzelan esan dio Euzkitzeri. (bideoa dauka)
Bake prozesuaz, luze eta zabal, aritu dira Xabier Euzkitze eta Jesus Egiguren, ETB-1eko "Bisitaria" saioan. Ikusi saio osoa EITB Nahieranen.