Hauteskunde orokorretan mahaietan egongo diren herritarrak aukeratu dituzte

elgoibarren.net 2011ko urriaren 27a

 
Espainiako hauteskunde orokorrak hilaren 20an izango dira, eta atzo egin zuten Hauteskunde mahaietako kideen hautaketarako zozketa. Ordenagailu baten programak aukeratu zituen azaroaren 20an hauteskunde-mahaietan egon beharko duten presidente eta bokal elgoibartarrak, eta horien ordezkoak.