Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Vanpopel izeneko taldea osatu berri dute Zuhaitz Gurrutxaga, Aitor
Badiola eta Maria Armendariz elgoibartarrek. Datorren martitzenean,
urriaren 11n, egingo dute, hain justu, disko berriaren aurkezpena
Donostian. Zuhaitz Gurrutxaga taldeko
abeslariarekin berba egin du BARREN astekariak. Myspacen
duten orrialdean entzun ditzakezue Vanpopelen zenbait abesti. (bideoak eta
elkarrizketa dauzka)
Vanpopel dauka izena Zuhaitz Gurrutxagaren musika proiektu berriak. Bera da taldeko abeslaria eta gitarra ere jotzen du, baina oraingoan, Elgoibarren oso ezagunak diren beste bi musikarirekin elkartu da taldea osatzeko: Aitor Badiola Arima Beltza taldeko kide ohiak jotzen du gitarra, eta Maria Armendarizek baxua eta txeloa jotzeaz gain, bigarren ahotsa jartzen die abestiei. Urriaren 11n egingo dute estreinako diskoaren (Con celos y señales) aurkezpena Donostiako Doka kafe antzokian.