•Aiastia-San Migelgo jaiak

Zapatuan, artzai txakur txapelketa jokatuko da, Euskal Herriko arraza libreko finala hain zuzen ere. Gauean, berriz, Borja Uzuriagaren oroimenez ekitaldi bat egingo dute Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek, eta ondoren, Erromeria eta bolo txapelketen tartea izango da. Domekan, berriz, korrika saioa eta idi-demak izango dira eguneko ekitaldi nagusiak. 12:00etan hasiko da San Migelgo igoera, eta 17:00etan, idi demak. (Ondoko taulan klik eginez ikus dezakezue egitarau osoa).
•Plaza Txikiaren Astea


Azkeneko urteotako ohiturari jarraituz, moto zaleen kontzentrazioa antolatu du Skull’s Riders taldeak astebururako. Zapatuan (12:00ak inguruan) hasiko dituzte ospakizunak, Borja Uzuriaga errepide istripuan hildako sanmigeldarrari egingo dioten omenaldiarekin. (Ondoko taulan klik eginez ikus dezakezue Skull Riders taldeak astebururako antolatu duen egitarau osoa).
- Informazio gehiago hemen
•Bilboko Udal Musika Banda
Elgoibarko Udal Musika Bandaren 125. urteurreneko ospakizunekin bat eginez, Bilboko Udalaren Musika Bandak kontzertua eskainiko du, zapatu honetan (irailak 25), San Bartolome parrokian. Informazio gehiago hemen
•Monologoak Herriko Antzokian
Lojantzi tabernak antolatuta monologo saioa izango da Herriko Antzokian. Miguel Lago eta Quique Macias saiatuko dira oraingoan umorezko bakarrizketen bitartez Herriko Antzokira hurbiltzen diren ikusleen barreak ateratzen.
•Piraten jaia
Atxutxiamaika aisialdi taldeak Piraten jaia antolatu du zapaturako. 11:30etik aurrera umeentzako tailerrak, ipuinak eta jolasak egingo dituzte Plaza Handian. Antolatzaileek pirataz jantzita joateko deia egin diete umeei.