Indiako eta Dagestaneko musika eta dantzak, gaur, kiroldegian

elgoibarren.net 2010eko uztailaren 23a

 
Indiako eta Dagestaneko musika eta dantzak gertutik ezagutzeko aukera izango da gaur (uztailak 23) nazioarteko folklore jaialdian. Hori dela-eta, Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du barixaku honetan Olaizaga kiroldegiko instalazioak (igerilekuak, muskulazio gela, saunak, rokodromoa e.a.), 16:00etatik aurrera itxita egongo direla.




1706639538113 Indiako eta Dagestaneko musika eta dantzak, gaur, kiroldegian

 
 Haritz Euskal Dantzari Taldeak antolatuta Elgoibarko XXIV. Nazioarteko Folklore Jaialdia egingo dute, gaur gauean, 22:30etik aurrera, Olaizaga kiroldegian. Dantzari elgoibartarrekin batera, Indiatik eta Dagestanetik etorritako Panghat eta Lezginka taldeek parte hartuko dute folklore erakustaldian.

Informazio gehiago: