Izatez mendi bizikletentzako proba entzutetsua da "Los 10.000 del Soplao". Urtez urte 3.000 txirrindulari inguruk parte hartzen dute 165 kilometroko proban. Aurten, estreinakoz, oinezko mendi martxa (46 kilometro), mendi maratoia (45 kilometro) eta ultra-traila (125 kilometro) gehitu dizkiote mendi bizikletako probari.

Edu Uribek 22. postuan amaitu zuen 125 kilometroko ultra trail proba (Elgoibarko Mendi Itzuliak 38 kilometro dauzka), eta, bero handiaz gainera, txirrindulariekin ibilbidea partekatu beharra izan zela gogorrena adierazi du: "Portuak jaistea tokatzen zitzaigunean, gure albotik ziztu bizian pasatzen ziren txirrindulariak eta behin eta berriz bazterrera jo behar izaten genuen. Horrek asko zaildu zuen gure proba".
- Ikusi hemen: "Los 10.000 del Soplao" probaren kronika eta argazkiak Edu Uriberen blogean (Mendi lasterketa)