Lokatz artean ere afrikarrak nagusi

elgoibarren.net 2010eko urtarrilaren 25a

Leruneko zirkuituan egiten ziren kros gogor eta gogoangarri haien antza izan du aurtengo Juan Mugerza krosak behe-lainoa, euria eta, batez ere, lokatzaren ondorioz. Afrikarrak hotza eta klimaren kexu ziren amaieran baina ez pentsa estu eta larri ibili zirenik. Goshu etiopiarrak ezustekoa eman eta faboritoa zen Karindi kenyarrari irabazi zion emakumezkoen lasterketa nagusian. Gizonezkoetan, pronostikoak betez, Komon kenyarrak garaipen argia, nahi zuenean eta nahi zuen moduan alde egin zuen, lortu zuen. (argazkiak eta sailkapen guztiak dauzka)