Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazteek etxetik irteteko, emantzipatzeko, dituzten aukerak eta oztopoak
aztertuko dituzte Gazte Informazio Guneak antolatu duen hitzaldian. Zer
motatako dirulaguntzak daude?, Zer jakin behar duzu mailegu bat
eskatzerako orduan?, Ze eskaintza du Etxebidek?, Nola eman izena
Etxebiden?... horiek eta antzerako zalantzak argitzen saiatuko dira.
Noiz: azaroaren 24an (martitzena)
Non: Kultur Etxeko hitzaldi gelan
Ordua: 19:00etan
Informazio gehiago: Gazte Informazio Gunean (943 257 986)