Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxean lorategia edo baratza dutenek, etxeko materia organikoarekin
konposta egiteko konpostagailuak eskatzeko aukera izango dute,
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mankomunitate desberdinek, Debabarrenako mankomunitatea barne,
antolatu duten konpostatzeko kanpaina berriari esker.
Partehartzaileei ikastaro bat emango zaie, konposta egiten eta konpostagailua erabiltzen ikasteko. Horrekin batera, konpostagailu bat emango zaie eta erabiltzeko argibideen esku-orria. doan. Konpostagailuok oinarririk gabeko edukiontzi aireztatuak dira. Materia organikoak transformazio biologikoa eragiten du bertan, konposta bihurtu arte, eta jakina denez, konposta lorategi edo baratzeko lurzorurako ongarri natural ezin hobea da.
Kanpainan parte hartu nahi duenak, udaletxeko 943.74.43.84 telefonora deitu edota ingurumena@elgoibar.net helbide elektronikora mezu bat bidali, izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide postala emanez. Izena emateko azken eguna azaroaren 6a da. Informazio gehiago: elgoibar.org