“Mundo y final” komedia Ron Lala konpainiaren eskutik Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2009ko urriaren 16a

 
Gaur: Ron Lala antzerki konpainiak “Mundo y final” antzezlana aurkeztuko du gaur, barixakua, 22.15etik aurrera, Herriko Antzokian.




 
 Kultura Sailetik jakinarazitakoaren arabera, “goi mailako komedia” hurbilduko digute Ron Lala konpainiakoek gaur iluntzean. Mundo y final lana “oso komedia barregarria da” eta “antzerkia gustuko duten guztiei” zuzenduta dago, “batez ere, gazteentzat”.
Emanaldira joateko sarrerak aurrez eros daitezke web gune honetan eta Servikutxako kutxazainetan. Era berean, herritarrek Herriko Antzokiko leihatilan izango dute sarrerak erosteko aukera, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenagotik.