Elgoibartarrak Iratiko lehenengo tourrean

elgoibarren.net 2009ko uztailaren 7a

 
Zazpi txirrindulari elgoibartarrek parte hartu zuten Iratiko estreinako Tourrean, joan zen domekan. Mauletik irten eta Iratiko bailara menditsuan barrena 127 kilometroko ibilbidea osatu zuten guztiek. Proba osoko lehia-tarte bakarra 55. kilometroan zegoen, Bagargi mendatean krono-igoera egin baitzuten. Emakumezkoetan Ainhoa Lendinezek egin zuen krono-igoerako denborarik onena (38:28) eta Koro Gabiolak hirugarren denborarik onena (44:58).



1706640224577 Elgoibartarrak Iratiko lehenengo tourrean

 
 Bagargiko mendateko krono-igoeran sei emakumek eta 126 gizonezkok parte hartu zuten. Igoeran lehena Mikel Azparren donostiarra (24:57) izan zen gizonezkoetan. Hona hemen elgoibartarren postuak eta denborak.

Emakumezkoak (6 guztira):

Postua

Izena

Denbora

1

Ainhoa Lendinez

38:28

3

Koro Gabiola

44:58

Gizonezkoak (126 guztira):

Postua

Izena

Denbora

85

Iñaki Goñi

42:31

99

Iñaki Iraola

44:59

108

Iñigo Iturbe

47:52