Tibeteko errealitatea Kultur Etxera gerturatuko du Atisha Elkarteak

elgoibarren.net 2009ko ekainaren 30a

 
Atisha elkarteak antolatuta, Tibet protagonista izango den hainbat ekimen egingo dituzte Elgoibarren, ekainean eta uztailean. Lehena, gaur (ekainak 30) hasiko den erakusketa izango da: Tibet: Dalai Lamaren erretratuak tibetar preso político ohiek margotuak. Tibeten inguruko dokumentalak, hitzaldiak eta bertako kulturaren erakustaldiak ere izango dira datozen egunotan.



  • 1706640230396 Tibeteko errealitatea Kultur Etxera gerturatuko du Atisha Elkarteak

    Erakusketa: Tibet: Dalai Lamaren erretratuak tibetar preso político ohiek margotuak izeneko erakusketa Kultur Etxeko erakusketa gelan egongo da ikusgai astelehenetik barixakura, 19:00etatik 21:00etara; eta zapatu eta domekatan 12:00etatik 14:00etara, eta 19:00etatik 21:00etara. Erakusketak uztailaren 7ra arte iraungo du.
  • Hitzaldia: Uztailaren 1ean, hitzaldia egingo dute, 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Hizlaria Nawang Lhamo La izango da, atzerriratutako Tibetar Gobernuko kidea.

  • Dokumentalak: Uztailaren 2an, 19:00etan, Clandestinidad en el Tibet dokumentala emango dute Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Uztailaren 3an ere beste dokumental bat emango dute, Fuego en la nieve. Kultur Etxeko hitzaldi gelan 19:00etatik aurrera.
  • Kontzertua: Tibeteko kantu sakratuak kontzertuan Tibeteko kulturaren erakustaldi bat eskainiko dute bertatik etorritako abeslariek. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da kontzertua, uztailaren 3an, barixakuan, 19:00etatik aurrera.

  Informazio gehiago: Atisha elkartea