Obren Lantalderako hamar langile kontratatuko ditu Udalak

elgoibarren.net 2009ko ekainaren 18a

 
Elgoibarko Udalak hamar langile kontratatuko ditu, Obren Lantaldean sei hilabetez jarduteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiar Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Elgoibarko Udalari eman dizkioten diru-laguntzei esker egingo dira kontratazio hauek.

 

 
 Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 25era arte egongo da zabalik. Hautagaiak aukeratzeko, besteak beste, honako irizpide hauek izango dira kontuan: lanpostuari egokitzea, azken lan harremana azken 365 egunetan bukatutakoa izatea edo familiako kargak edukitzea.