Domekan zabalduko dituzte Mintxetako igerilekuak

elgoibarren.net 2009ko ekainaren 12a

 
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du ekainaren 14an, domeka honetan, emango zaiola hasiera Mintxetako Igerilekuen denboraldi berriari. Hain zuzen ere, ekainaren 14tik irailaren 13ra egongo da zabalik igerilekua.


Ordutegia: astelehenetik barixakura, 11:00etatik 21:00etara, eta zapatuetan eta domeketan 10:00etatik 21:00etara. Abuztuan eta irailean igerilekua 20:00etan itxiko da.

Sarrera:
16:00etatik aurrera:
- 18 urte baino gutxiago: 2´35 €
- 18 urte baino gehiago: 3´35 €

Egun osoko sarrera:
- 18 urte baino gutxiago: 4,50 €
- 18 urte baino gehiago: 6,70 €

Sonbrillen alokera: 1 €
 
Lotura duten albisteak: