•Heziketa Iraunkorra Sustatu

•Hiru milioi euro baino gehiagoko inbertsioak
Enpresek eskatutako gaitasunen diagnostikoak egiteko ahalmena hobetzea eta teknologiaren transferentzia bultzatzea dira IMHren esku dauden beste erreminta batzuk. Azken lau urteetan, esaterako, hiru milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egin ditu IMHk ekipamendu eta teknologietan, eta aldi berean irakasleak horietarako prestatu ditu.
•Ikastaroen gorakada handia urtarrila eta maiatza bitartean
2009ko urtarrila eta maiatza bitartean langileentzako Prestakuntza Iraunkorreko orduen gorakada aurreko urtekoa baino %53 gehiago izan dela nabarmendu dute IMHko arduradunek; 2.047 ordu ematetik 3.140 ordua ematera pasa dira. Ondorioz, ikastaroetan parte hartzeko itxaro-zerrendak ere ohi baino luzeagoak izan dira.
Gaur egun, Lanbide Heziketako ikasle (248) eta Ingeniaritza Eskolako ikasleez gain (105), beste 308 lagunek dihardute PI-ko ikastaroren bat edo beste egiten, eta horietatik 50 inguru langabetuak dira.