Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bidasoak eta Arratek jokatuko dute barixaku honetan, maiatzaren 22an,
Olaizaga Kiroldegian (20:30ean) aurtengo Euskadiko Kopako finala. Ez da
ustekabekorik izan hortaz, eta bi talde gipuzkoar indartsuenak
lehiatuko dira finalean. Eskubaloi zale elgoibartarrek goi mailako bi
talderen arteko norgehiagoka bertatik bertara jarraitzeko aukera izango
dute hortaz. Bi taldeetan, Bidasoan zein Arraten, aritu den Unai
Arrieta elgoibartarra jokoan ikusteko abagunea ere izango da.
J.D. Arratek 12. postuan amaitu du Asobal liga, eta Irungo C.D. Bidasoak, berriz, 9. postuan amaitu du Ohorezko B Mailako liga txapelketa.