Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Gurrutxaga krosean parte hartu zuen bat baino gehiago
zangoetako minarekin beharrean eztarriko minarekin esnatuko zen
beharbada gaur. Izan ere, euripean egin zuten atzo (apirilak 26) Jose
Gurrutxaga krosa. Mela-mela eginda bukatu zuten parte hartu zuten 517
antxintxikariek.
Jaiotako urtearen arabera, zazpi urtekoak txikienak, lau txandatan parte hartu zuten Elgoibar Ikastolak antolatzen duen kroseko parte hartzaileek.