Autoetan egindako lapurretak ugaritzen ari dira egunotan

elgoibarren.net 2009ko apirilaren 14a

Azken bi asteetan autoetan egindako bederatzi lapurreta zenbatu ditu Udaltzaingoak, azken biak joan den asteburuan. Kasu guztietan modu berdintsuan jokatzen dute ustezko lapurrek, autoetako leihoak apurtzen dituzte barruko gauzak lapurtzeko: irrati-kaseteak eta GPSak, batez ere.


 Udaltzaingoak badauka susmagarri bat, baina ezin izan dute orain artean frogatu edo lapurreta eginahalean harrapatu.Bien bitartean, gutxieneko neurriak hartzeko eskatu diete arduradunek herritarrei: baliozko objekturik ez laga autoan eta GPS eta antzerako gailuak norberarekin eraman, ahal den heinean.
 Lapurretak ez dira herriko auzo edo zonalde konkretu batean gertatu, herriko hainbat txokotan sakabanatuta baizik.