Mozorro festari agur

elgoibarren.net 2009ko otsailaren 25a


2009ko inauterietako azken egunean, martitzenean, kolorea eta umore ona izan ziren nagusi herriko kaleetan. Arratsaldean jendetza bildu zen Plaza Handian inauteriak agurtzeko eta era guztietako mozorroak ikus zitezkeen: artzainak ardi, txakur, otso eta guzti, indioak eta bakeroak zaldi gainean, sebillanak, txinatarrak… (Bideoak eta argazkiak dauzka)


BIDEOAK:
Martitzen arratsaldea: Artzai Txakur Txapelketa, sebillanak, bakeroak...{vimeo}3362995{/vimeo}
Zapatu arratsaldea: Atxutxikaraokea, mozorro desfilea, Mauxitxa txarangaren kalejira, e.a.{google}3876050413602293108{/google}
Elgoibar Ikastolakoen Euskal Inauteria:{google}7668951303725517391{/google}
Naziak Errosario kalean:{google}2784775842281906858{/google}  
  ARGAZKIAK
Inauterietako argazki guztiak ikusteko klikatu hemen:
*Bestalde, Inauterietan ateratako argazki eta bideoak bidaltzeko epea gaur, eguaztena, amaitzen da. Orain arte bidali dizkiguzuen argazkiak eta martitzenean ateratakoak aurrez mediatekan jarritakoei gaineratu eta mediatekan dauzkazue ikusgai. 
Argazkiak bidaltzeko: elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com
 

Pailazoak familian.

 Hauek ez daude mozorrotuta, benetako pailazoak dira: "Kiki, Koko eta Moko".

Inauteriak internazionalak dira. Txinatarrak batetik...

...eta mendebalde urrunetik datozen kolonoak bestetik.