Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inauteriei esker, naziek Errosario kalea hartu dutela ikusi dugu
egunotan. Tamalez, historia errealak benetako faxistak ere pasa zirela herriko kale honetatik, eta beste batzuetatik, erakusten digu. Orain dela 72 urte izan zen, 1936ko irailaren 21ean sartu
baitziren Frankoren aldeko falangistak eta errekete nafarrak Madarixa
aldetik. Beraiekin zihoan Erich Andres alemaniarra, III Reich-aren
argazkilari ofizialetako bat. Eta, Elgoibar1936, memoria historikoa
berreskuratzeko sortutako taldeak, Andresek ateratako makina bat argazki jarri ditu bere
web gunean, zein baino zein ikusgarriagoak eta balio historiko zenbaezinekoak.
•Argazkiak:
Behean Elgoibar1936 web gunean aurki daitezkeen argazkietako batzuk: