Bidali inauterietako erretratuak edo bideoak eta saria irabazi

elgoibarren.net 2009ko otsailaren 20a

Inauterietan ateratako argazkiak edo bideoak bidaltzen dituzten guztien artean, Nafarroako Martinea nekazal turismoan bi lagunentzako asteburuko egonaldia zozketatuko du elgoiBARREN.net atariak.


1706640505629 Bidali inauterietako erretratuak edo bideoak eta saria irabazi

  • Saria: Martinea nekazal turismoan asteburuko egonaldia bi lagunentzat
  • Erretratuak zein bideoak bidaltzeko azken eguna: otsailak 25 (eguaztena)
  • Erretratuak elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com helbide elektronikora bidali edo BARRENeko erredakziora (nafarroa plaza, 2) eraman ditzakezue.

INAUTERIAK 2009 (egitaraua)

19 eguena

  • 15:00: Eguen Zuri Eguna Pilar ikastetxean. Disko-jaia Txatxilipurdiren eskutik ikastetxeko jolastokian..

20 barixakua

  • 15:15 -16:30: Ikastolako haurren Euskal Inauteria. Kalejira eta dantza saioa Foruen plazan. (Eguraldi txarra eginez gero, ikastolako frontoian izango da).
  • 22:30: SINUOSEren kontzertua, Kultur Etxeko sotoan.

21 zapatua

  • 17:00: ATXUTXIKARAOKEA, Foruen plazan. Antolatzailea: ATXUTXIAMAIKA.
  • 18:00: TXOKOLATE JANA, Foruen plazan. Antolatzailea: Zuhaitz Aisialdi Taldea.
  • 18:30: Gaztetxoen mozorro desfilea eta koreografiak, 16 urte arteko gaztetxoentzat, Foruen plazan. Antolatzailea: ATXUTXIAMAIKA.
    *Izen ematea: 16:30etik aurrera. Koreografia dutenek, izena ematerakoan, CD-a utzi beharko dute. Informazioa: 943-741626.
  • 19:00: MAUXITXA TXARANGAREN kalejira, Erraldoi eta Buruhandiekin.
  • 24:00 - 02:00: MAUXITXA TXARANGAREN kalejira.

22 domekia

  • 18:00 - 21:00: GELATXO ORKESTRAREKIN Dantzaldia, Jubilatuen Etxean.

24 martitzena

  • 16:30: MOZORROEN ELKARTZEA, Foruen plazan.
  • Jarraian: “KIKI, KOKO ETA MOKO” pailazoak. Foruen plazan. 
  • 18:00: MAUXITXA TXARANGAREN kalejira, Erraldoi eta Buruhandiekin.
  • 18:30 - 21:00: GELATXO ORKESTRAREN dantzaldia Jubilatuen Etxean. Mozorro lehiaketa ere izango da: Bi sari banatuko dira ondoen mozorroturik daudenen artean.