Sagardotegira irteera: Plan aldaketa

Morkaiko 2009ko otsailaren 6a

Iragarritako eguraldia medio sagardotegira joan aurreko irteera bertan behera lagatzea erabaki dugu. Hortaz, irteera 12:00etan izango da Santa Klarako autobus paradatik eta zuzenean Astigarragara joango gara. Hortik aurrerako planak bere horretan dirau. Bazkaria Astarbe sagardotegian izango da 14:30ak aldean eta buelta 21:00ak aldean.

Mila esker eta barkatu eragozpenak.

Morkaiko ME