Gurasoen formaziorako jardunaldiak egingo dira hilaren 4an eta 11n

elgoibarren.net 2009ko otsailaren 3a

 
Herri Eskolako eta Elgoibar BH institutuko Gurasoen Elkarteek jardunaldi pedagogikoak antolatu dituzte kezkatzen dituzten gaiez jarduteko. Helburua seme-alaben heziketan lagunduko duten hainbat aholku eta jarraibide jasotzea da.

 
 


 Otsailaren 4an eta 11n hitzaldiak egingo dituzte Elgoibarko Kultur Etxean Kalamua Guraso Elkarteak antolatuta. 18:30ean hasiko dira biak.
  • Otsailaren 4an: “Kultur artean elkar bizi”, kultura artekotasun prozesuan gurasoak sentsibilizatu, errealitate kulturanitza landu eta aurreiritzi eta estereotipo kulturalak landuko dituzte. Nekane Jacinto eta Esther Martinez izango dira hizlariak: pedagogoak eta kultura artekotasunean adituak biak.
  • Otsailaren 11n: Konpetentzien garapenean oinarritutako ikaskuntzaren gainean ariko dira. Konpetentzia zer den, horren ebaluazioa eta ebaluazio diagnostikoaz berba egingo dute, besteak beste. Hizlaria Maite Perez izango da, hezkuntza aholkularia.