Ilara luzeak Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizunerako sarrerak erosteko

elgoibarren.net 2009ko urtarrilaren 21a

Jende ilarak Iriondo tabernaraino ailegatu ziren atzo Pirritx eta Porrotx pailazoen ‘Piratak’ ikuskizunerako, -otsailaren 1ean Olaizaga Kiroldegian- sarrera preziatuetako bat eskuratzeko. Lehen saiorako (16:30etan) sarrera denak saldu zirela jakinarazi dute Gazteria Saileko arduradunek.
Sarrerak eskuratzeko bigarren aukera bat izango da gaur, 18:30etik aurrera, hain zuzen, bigarren saiorakoak salduko baitira Herriko Antzokiko leihatilan.