Kartelik ez kentzeko eskatzen duen pankarta erraldoia

elgoibarren.net 2008ko azaroaren 18a

 
Modu misteriotsuan idatzita dagoen pankarta erraldoia zintzilikatu dute Merkatu Plazako eraikinaren aurrealdean. Gazte Asanbladak sinatuta dago, eta, dirudienez, ez daude gustura kartelak kentzen dizkietenekin.
Bestalde, Gazte Asanbladako kideek ping-pong eta mahai-futbol txapelketa bana antolatu dituzte barixaku honetarako (azaroak 21) Gaztetxean.

 

 

1706640723237 Kartelik ez kentzeko eskatzen duen pankarta erraldoia

Honela dio Merkatu Plazatik zintzilik dagoen kartelak:

Kaixo lagun maitea;
ezin dozu imajinau
zelan berotzen naizen zu
kartelak kentzen ikustean.
Asteartero eta ostiralero amesten dut zurekin.
Zu prezintatu nahi zintuzket
nire zelo potoloarekin.
Patxo handi bat
E.G.A

  Ping-pong eta mahai-futbol txapelketak
 Barixaku honetan jokatuko dira Gaztetxean ping-pong eta mahai-joko txapelketak, 22:30etik aurrera. Ping-pong txapelketako irabazlek palak eta pilotak jasoko dituzte sari moduan eta kamisetak mahai-futbol txapelketako irabazleek.