
Larunbatean, azaroak
15, goizeko
10:30etan, Estatu Batuetako "
Superhumans" telebista saioaren grabaketa dela eta Haritzekoek ongi etorria egingo diote Elgoibarko Plaza Handian, dantzaldi batekin. Arratsaldean aldiz, Eibarko Kezka dantza taldea sortu zenetik 50 urte betetzen direla ospatzeko, Haritz EDT-k Eibarko Coliseoan
19:00etan ospatuko den
"Sari bete dantza" jaialdian parte hartuko du, Donostiako "
Argia", Galdakaoko "
Andra Mari", Iruñeko "
Duguna" eta Añorgako "
Arkaitz" dantza taldeekin batera.
Domekan, azaroak
16, Haritzekoek, Juan Antonio Urbeltz-en "
Axeri Boda" ikuskizunean parte hartuko dute, Andoaingo
Bastero Antzokian arratsaldeko
19:30etan.