Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txankakua, Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak Txankakuaren
VIII. Feria egingo dute zapatu honetan (irailak 20) Plaza Handian.
Txankakua elkartekoDendariek euren produktuak jarriko dituzte salgai. Horrez gain, umeentzako puzgarriak, txu-txu trena, jolasak eta taberna ere izango dira. 600 euroren zozketa
Eguerdian, 600 euro zozketatuko dituzte, sei erosketa txeketan. 13:30ean egingo da zozketa, eta sarituak Plaza Handian egon beharko du une horretan bertan. 11:00etatik aurrera, Plaza Handiak merkatu itxura hartuko du.