Aterpe eskubaloi taldea Euskadiko txapeldunorde

elgoibarren.net 2008ko ekainaren 12a

 
Infantil mailako Aterpe eskubaloi taldeak Euskadiko txapeldunorde izatea lortu du. Gipuzkoako txapeldun izatea lortu dute aurten eta Euskadiko txapeldunorde geratuz, denboraldiari amaiera ezin hobea eman dio taldeak. 

 
 

    Donostiako Paco Yoldi kiroldegian jokatu zen Euskadiko Txapelketako bigarren eta hirugarren postuak erabakiko zituen partida erabakiorra. Elgoibartarrek Bizkaiko txapeldunak, Etxebarriko Kukullaga taldea, hartu zuten mendean (23 eta 24), eta Euskadiko txapeldunorde izatea lortu dute.
Honenbestez, denboraldi ezin hobea burutu du Aterpek, Gipuzkoako txapeldun izatea lortu baitzuen lehenik eta Euskadiko txapeldunorde orain.