Tenis Txapelketako finalak eta Tenis Jaialdia asteburuan

elgoibarren.net

 
Basarte elkarteak eta 40/15 Tenis Elkarteek elkarlanean antolatutako tenis txapelketaren finalak jokatuko dira zapatu honetan IMHko tenis pistan. Horrez gain, Kiroldegiak Divertenis Tenis Jaialdia hartuko du bihar (maiatzak 31).

 
 
 

  • Tenis Txapelketako finalak

1706641083021 Tenis Txapelketako finalak eta Tenis Jaialdia asteburuan

 
Benjamin, alebin eta infantil kategorietako ehundik gora umek parte hartu dute azken egunotan Basarte elkarteak eta 40/15 Tenis Elkarteak antolatu duten Tenis txapelketan. Finalak, bihar, maiatzak 31, jokatuko dira IMHko tenis pistan (euria egingo balu Kiroldegian domeka arratsaldean)

Finalak:
  • Benjamin neskak: Leire Urzanki - Nerea Solozabal (98-99)
  • Benjamin mutilak: Antxon de la Harada - Unai Astiazaran (98-99)
  • Alebin mutilak: Iker Larrea - Jon Etxaniz (96-97)
  • Infantil mutilak: Iñaki Conde - Joanes Etxabe (94-95)
  • Alebin-infantil neskak: Maria Badiola - Zuriñe Conde (96-97/94-95)

  • Tenis jaialdia

1706641083060 Tenis Txapelketako finalak eta Tenis Jaialdia asteburuan

Elgoibarko Kirol Patronatuak antolatuta, Tenis jaialdia izango da Olaizaga kiroldegian 10:30etatik aurrera. Sei urtetik gorako umeek parte hartu ahal izango dute, eta sarrera doan izango da. Kataluniako enpresa batek (Divertenis) eskainiko ditu, urtero bezala, hainbat jolas, hala nola: abiadura radarra, pilotak jaurtitzeko makina, Agassi puzgarria, minitenisa, jolasak eta sariak.
  • Ordutegia: goizeko 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.