Nagusiek bete beharreko korrikaldia 4.410 metrokoa izango da, 12-16 urte bitartekoen ibilbide berdina, baina hiru buelta emanez.
- Nagusien izen-ematea: Udaletxeko arkupeetan egingo da 10:30ak arte.

Eguraldiak laguntzen badu (ikus Euskalmeten domekarako iragarpena) kirol festa bikaina bizitzeko aukera izango da domeka goizean Plaza Handian eta inguruko kaleetan.