Iaz ezustekoa emateko zorian egon ziren pilotari elgoibartarrak. Final zortzietako kanporaketan, azkoitiarren aurka neurtu zituzten indarrak, txapelketa irabazteko faborito historikoa (16 bider irabazi dute). Herri bakoitzak hiruna partida irabaztea lortu zuen, baina tanto kopuruan lortutako aldeak (+23) eman zion sailkapena Azkoitiari. Arrasatek, azkenean txapela jantzi zuen taldeak, kanporatu zuen finalaurdenetan Azkoitia.
- ∞ Ikus hemen: Azkoitiak Elgoibar kanporatu du Herriarteko Pilota Txapelketan (elgoiBARREN.net 2007-05-21)

∞ Informazio gehiago:
Martxan da Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria (gipuzkoaeuskalpilota.com)