Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak antolatuta Haur Kabareta izeneko antzezlana eskainiko du Agerre Teatroa taldeak du arratsaldeko 16:30ean, Herriko Antzokian.

Abestien eta dantzen bidez, Mari, Paki eta Sergio protagonistek bat egingo dute ikusleekin, ikusleei edonor musika maisu handia izan daitekeela proposatuz.
Musika, ipuinak, txotxongiloak eta antzerkia izango dira Haur Kabaretaren osagaiak. Horretaz gain, inguruan ditugun gauzekin musika egiteko aukera izango dute ikusleek.
-
Ikuskizun musikal hau 5 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta euskaraz izango da.